XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erritmo-sinboloen kodea sortu, umearen irakurketaurre eta grafomotrizitateko gaitasuna ere gero eta garatzenago doan hein berean.

Ariketak: - Gelako arbelak, edo eta gelan aurretik leku pribilejiatu batetan ipini dugun panel zabal eta zuriak, edo posterrak ikasleen interes eta kuriositate guztia bereganatzen du.

Oso liluratuak daude kontatu diegun ipuinarekin, marionetekin, txotxongiloekin.

Fokoak arbelerantz zuzenduak daude.

Zerbaitek gertatu behar du hor, zirku batetako karpan bezalaxe.

Ager daiteke edozein pailazo, abere-heztaile, mago edo orekari, eta bere zenbakitxoa muntatu.

Eta... nexkatoak eta mutikoak, hastera doa ikuskizuna!.

- Munta dezakegun zenbaki bakoitzari experientzia ozen bakoitzari bere transkribapen grafiko egokiak jarraitzen dio, arbelean bizi berri bat hartzen duelarik.

Atekazo bat. Lehoiaren orroea.

Nire bi ukabilekin bularrak joz oihu egiten dut. TARZAN!.

Txistua entzuten da. Udaltzainen bat? Potteka agertzen naiz baloia ere pote eta pote daramadala, eta ustekabean airea gurutzatuz PUN! paretaren kontra doa, bueltan niregana dator eta KANGA! estirada bizkor batetan baloia eta atezaina lurrean zerraldo etzaten dira.

Lurrean arrastaka noa Sssss! Sssssssssss! Suge bat ote naiz? Ipurtargi bat? Irrintzi berezi batek definitzen du nire nortasuna: INDIO APATXE bat naiz! Eta arkua eta geziak daramatzat.

Eta zerbait mugitzen dela ikusten dut hor pupitre atzean.

Umeak begira-begira daude. KRIS, KRAS, KRIS, KRAS.

Bai, badabil zerbait, FILME GUZTIETAKO GAIZTOA IZANGO DA! Indioak bere gezia hautatzen du.

Bere arkua prestatzen. Teinkatzen du soka. Apuntatu eta... sekuentzia bizi batetan. Zzzzzzzz!!!!! ZezzzzztiUAAaaaaai!.

BUFALO BAT! Pupitre atzetik ateratzen da, balantzaka, marru tristean, eta poliki-poliki aterantz zuzentzen da, INDIO APATXEAK atzeko hankan sartu dion gezia arrastaka daramalarik. Bukatu da festa.

Umeek arbelera begiratzen dute. Niri begiratzen didate. Arbelera berriro. Eta niri ostera.

Zer izan zen apatxeaz, Tarzanez, Arkonadaz?.

Azkenean etsi egiten dute umeek ezen pupitre atzean ez dagoela Tarzanik, ez Arkonadarik, ez indio apatxerik.

Orduan panelean edo arbelean kontzentratzen dute beren interes guztia.

Oraindik ere marratxo bakoitzak eusten dio bere biziari eta nortasunari.

Han jarraitzen du Arkonadak, baloiari poteak eragiten.

Han lehoiak, orroeka.

Hemen, puntu haundi honetan, hementxe harrapatu zuen Arkonadak, sinets ezineko salto batekin, baloia.

Horrela, sinboloen kodea pasatuz eta errepasatuz, umeak bizi eta berbizi egiten du festa guztia.

- Experientzia ozen bat errejistratzen dugun bakoitzean bila dezagun bere egokitasun psikozinetikoa ere.

Irakurketaurre eta grafomotrizitateko mugetan gabiltza eta nola plastikak hala dinamikak batasun hertsi batekin jokatu behar dute umearen aurrean.

- Ibilbide bat prestatzen dugu, lurrean norabide guztiak argiro markatuz.

Leku jakinetan, aurretik umeak barneratua, bibentziatua eta gero irudi estereotipatu batetan sinbolizatua izan den ibilera konkretu bat iradokitzen duten karteloiak ipiniko ditugu.

Jarraian abesti egoki bat: KUKUAREN ARRASTOAN.

- Behin ibilaldia amaituz gero, horretarako edozein martxako musika-ereduk balioko duelarik (...).